XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laburpena: Litro edo kilo bakoitzeko aldea.

ESNEA 1972: Irabaziak izan dituzten bi baserrietatik, biei gelditu zaizkie irabaziok litroko pezta batez azpitik.

Gainera bietatik batek kalean hartzaileei saltzen die.

1973: Bat bakarra izan da irabaziak lortu dituena, litroko pezta batetik bira bitartekoa, eta berak kalean hartzaileei saltzen die.

1974: 3 baserrik lortu dituzte irabaziak.

Hiruretatik batek litroko pezta bat baino gutxiago irabazi du; beste biak 2-3 bitarte hortan geratu dira.

1972. urtean %54 baserrik; 1973. urtean %48 baserrik eta 1974. urtean %63 baserrik saldu duten litro esne bakoitzeko 3 pezta baino gehiago galdu dute.

HARAGIA 1972: Irabaziak izan dituzten 7 baserritatik %85,70k kilo haragiko 25 pezta baino gutxiago irabazi du.

1973: Irabaziak izan dituzten 7 baserritatik %85,70k kilo haragiko 25 peztaz baino gutxiago irabazi du.

1974: 4 baserrik izan dituzte irabaziak eta hoietatik 3k kiloko 25 pezta baino gutxiago.

1972. urtean %54,20 baserrik; 1973. urtean %57,10 baserrik; eta 1974. urtean %50 baserrik saldu duten kilo haragi bakoitzeko 25 pezta baino gehiago galdu du.

4.5. GALERA ETA IRABAZIEN ARTEKO MUGARRIA.

Mugarri hori topatzeko, gastu guztiak ordaintzeko zen bat jenero saldu beharko genukeen jakin behar dugu; (...).